lunes, 30 de noviembre de 2009

LARRUAZALA

Gizakien eta animalien gorputza ia osorik estaltzen duen mintz lodi, erresistente eta malgua da. Haren pisu totala 5kg ingurukoa da eta gainezarritako hiru geruzaz dago osatua: epidermisa, dermisa eta hipodermisa.
Azala ingurunearen kontrako lehen defentsa-hesia da. Gorputz osoa bildu eta eusten duen geruzak, iragazgaitza izateaz gain, bakterioen kontrako barrera gisa jokatzen du eta eguzki-izpi kaltegarrien kontra babesten gaitu, baita gainerako espezietatik ezberdina izatea eragiten du. D bitamina azalean sortzen da eta kolpeak ere berak indargetzen ditu. Gainera, azalak gorputzaren tenperatura erregulatzen laguntzen du, bai izerdia kanporatuz, baita kapilarrak dilatatu eta odol beroa azaleratuz ere.
Oso inportantea da norberak bere azala zaintzea, adinaren salatzaile nagusia da eta. Denetarik janez eta kantitatea kontrolatuz, posible da ispilua urte batzuez engainatzea.

EGITURA

Azaleko zelulak hilero berriztatzen dira gazteago diren beste batzuetatik eta guk, azala igurztean edo lehortzean, nahi gabe erauzten ditugu hildako zelula horiek guztiak. dit

• Epidermisa: Larruazalaren kanpoko geruza, ez-baskularra, dermisaren gainean kokatua eta zenbait azpi-geruzaz osatua: geruza korneoa, gardena, pikorduna, mukosoa edo arantza-geruza (edo Malpighirena) eta basala edo oinaldekoa. Keratinaz osatuta dago eta haren funtzioa gain gaineko hildako zelulak etengabe zelula berri gazteekin ordezkatzea da.

• Dermisa: Larruazaleko epidermis eta hipodermisaren arteko geruza da, lehenengoari gainalde gandortsu eta zimurraren bidez itsatsita dago. Zimurrak lerro kurbatuetan antolatuta daude eta hatz-markak bezain espezifikoak dira. Zimurrei esker, esku eta oinen azala ez da irristagarria eta gu gai gara objektu txikiak hartu eta mugimendu finak egiteko. Kolageno eta elastinaz osatuta dago, horri esker sendoa eta elastikoa da, eta bertan daude nerbio-zuntzak -ukimenaren, minaren, hotzaren eta beroaren errezeptoreak, ileen folikuluak, gantz-guruinak, odol-kapilarrak eta gorputzaren tenperatura erregulatzen duten izerdi-guruinak. Dermisaren goialdera, zeluletara oxigenoa garraiatu eta hondakinak jasotzen dituzten milaka kapilar iristen dira.


• Hipodermisa: Dermis sakonaren azpian kokaturiko geruza da. Gantz-ehunez osatuta dago, trenkada konektibo elastikoek mugatzen dituzten zelula adiposoz betetako lobuluak eratuz.

LARRUAZALAREN ORGANOAK

Hainbat anexo kutaneo, hala nola, ilea, azazkalak gantz guruinak eta izerdi-guruinak larruazalaren menpe daude.

1.Ilea

Ugaztunen larruazalean hazten den hari-formako luzakin epidermikoa.
Ileak baditu hainbat atal, argazkian ikus dezakegunez, ileak alde aske bat du eta bestea, sustraia, epidermisari txertatuta dagoena.
Ile-folikulu edo erraboila, epidermisaren inbagazio bidez eratutako hodi-formako zorroa da, ilearen oinaldea inguratzen duena; Ile-papila, ile-folikuluaren hondoaren erdialdean, gorantz proiektatzen den dermis-zatia; Ile-zorro, ilean, sustraiaren hurrengo zati sendoa da; Ile-zutitzailea, ile sustraian dagoen muskulua, uzkurtzean ilea zutiarazten duena.
Mikroskopioari esker jakin dezakegu zelan hiru geruzaz osatuta dagoela: kutikula, substantzia kortikala eta medula (barru-barrualdekoa).

Gizonen eta emakumeen ileak oso ezberdinak dira, bai kalitateagatik, bai dimentsioagatik eta sakabanatzeko eragatik. Gizonen ile kopurua altuagoa da eta gorputz osoan zehar bananduta dago, esku-zabalak, oin-zolan, genitaleko hainbat lekutan eta atzamarreko behealdean izan ezik.
Ilearen kantitatearen areagotze patologikoari, hipertrikosia esaten zaio. Normalean, emakumeen eta haurren ilea, fina eta leuna da. Ileak fase batzuk ditu: hazkunde fasea (anagenoa), pausatze fasea (telogenoa) eta erdiko fasea (katagenoa).

Elikadura ez orekatua eraman ezkero, esaterako, bitaminen eta gatz mineralen kontsumo apurragatik, aldakuntza kutaneoak eragin ditzake; horrekin batera, poroetan (ilea gainazalera ateratzen den gunea), ilearen sustraiari lotutako guruin sebazeoaren metabolismotik datozen hondakinak pilatu daitezke. Horrek eragin handia izan ditzake ilearen galeran, adibidez. Batzuetan, faktore hauek higienearen gabeziarekin elkartuta, bakterio eta onddo batzuen agerpena sorrarazi dezake.
Konklusioz, ezinbestekoa da ilearen garbiketa (astero bitan gutxienez) egitea eta dieta orekatua eramatea horrelako arazoak saihesteko.

2. Errezeptoreak

Nerbio errezeptoreak dermisan edo haren azpian aurkitu ditzakegu. Haien bukaera zuntz urduriaren hasiera da azaleraino ailegatzen dira bertan sentitutakoa aldarrikatzeko.
Larruazalaren errezeptoreak honakoak dira ukimen-diskoak (Merkel-en
diskoak), ukimen-korpuskuluak (Meissner-en korpuskuluak), korpuskulu ijetziak (Pacini-ren korpuskuluak) eta beroarei sentikorrak diren korpuskuluak (Ruffini):

1. Paciniren korpuskuluak, tendoien muskuluetan eta artikulazioetan kokatutako presioaren errezeptoreak dira. Haien gehiegizko estimulazioak, mingarriak diren sentsazioak eragin ditzake. Oboide itxura dute eta hainbat geruzek osatzen dituzte, horrez gain duten ehun konjuntiboa zuntz urduria inguratzen du, babesteko.
2. Ruffiniren korpuskuluak esku-zabalean eta oinetako atzamarretan aurkitu ditzakegu, batik bat. Errezeptoreak dira, beroari sentikorrak, forma zilindrikodunak eta ehun konjuntiboz osatuta daude.
3. Meissnerren (Georg Meissner) korpuskuluak ukimen errezeptoreak dira, oboide forma dute eta zuntz urduria inguratzen du kiribil forman. Ilea, esku-zabal, ezpainen, mingainaren… bidez.
4. Krausen korpuskuluak, esfera itxura duten, errezeptore hotzari sentikorrak dira.

Bukaera urduri askeak, zesta batzuetan bukatzen dira, folikulu pilosoetan, hain zuzen ere.
Errezeptore hauengatik jasotako estimuluak, nerbioen sustrai sentikorretatik abiatuak izaten dira eta gero medularen fastikuluetatik.
Bultzadak, bide sentikorrari eta areagotzen dira Bulboraino heldu arte, elkargurutzatzen dira eta areagotzen jarraitzen dute talamo optikoetatik pasatzeko, garunazalaren sentikor prostolandikoetara ailegatzeko.

2. Azazkalak

Hatzen bukaera babestu eta estaltzen duen epidermisaren deribaziotik sortutako estaldura erdi gardena, fina eta elastikoa da. Egunero gutxi gora behera 0,01 zentimetro hazten dira eta, beraz, azkazalak denbora guztian eraldatzen eta berriztatzen doaz.
Gizakiok hogei azazkal ditugu, esku zein oinetan eta honela osatuta daude:
 Matrizea: azazkala hazten den gunea, larruazalaren azpian.
 Eponikio (kutikula): larruazal azazkalarekin egiten duen tolesduraren xingola estua da. Gorputz ungealaren oinarrian amaitzen da.
 Gorputz ungeala: azazkalez ezagutzen dugun egitura korneoa da; keratinaz osatutako egitura gogorra eta zeharrargitsua.
 “Lecho ungueal”: azazkala azpian dagoen ehun eransgarria da, atzamarrarekin elkartzea eragiten duena.
 Ilargizka: zuridun partea da erdi-ilargi itxura duen zuridun partea da. Atzamar guztiek ez dute. Ilargizka matrizearen bukaera da, hortaz, ikus daitekeen azazkalaren atal bizia da. Gainerako gorputz ungeala, hildako zelulaz osatuta dago.

Haien funtzioa azpiko larruazal sentikorra babestea da, erabilgarria ere ukitzeko eta hazka egiteko. Horrez gain, oso inportantea da hauek beti garbi mantentzea, bertan metatu daitekeen zaborra oso kutsakorra izan daitekeelako.

3. Guruinak

Guruina, hormonak bezalako substantziak sintetizatzeko funtzioa duen organo bat da, ondoren, substantzia horiek, odolean askatzeko (guruin endokrinoak) eta gorputzeko barrunbe baten barnean edo honen kanpoko azalean (guruin exokrinoa). Guk aztertuko ditugunak, guruin exokrinoaren barruan sailkatzen dira: izerdi-guruina eta bilgor-guruina.

1.Izerdi guruinak
Izerdi guruinak dermisean kokatuta dauden hodi formako guruin batzuk dira eta hodi luze eta meheez osatuak daude, beheko muturretik itxiak eta kiribilduak daudenak. [Ikusi irudian] Kanpoalderantz irekitzen diren poroetatik izerdia jariatzen dute, koipe soberakin likidoa, gazi zaporekoa eta pixaren antzeko egiturarekin.
Izerdi guruinek bilgor guruinekin, ile folikuluekin eta azazkalekin, fanerak edo azaleko eranskinak eratzen dituzte.
Izerdi guruinak honako mota hauetan banatzen dira:
• Izerdi guruin ekrinoak: zuzenean azalean amaitzen diren glomerulu jariatzaile eta hodi iraizle batekin osatuak daude. 600 izerdi guruin daude azaleko zentimetro karratu bakoitzeko, pilaketa askoz handiagoa dagoelarik esku ahurretan, oin zoletan eta aurpegiaren aurrealdeko zatian. Egunean litro bat izerdi jariatzen du baldintza normaletan eta 10 litro galtzera iris daitezke muturreko baldintzetan. Izerdi guruinek funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte metabolismo hidrokloratuan, termo-erregulazioan larruazaleko hezetasun eta izerdiaren lurrunketagatik, objektuak eskuekin hartzearekin ere lotua dagoena.
• Izerdi guruin apokrinoak: ile-bilgor folikuluan amaitzen da bere edukia kanpoalderantz irtenaz bilgorrarekin batera. Lobulu jariatzaile handi batek eta ile-bilgor folikuluan amaitzen den dermiseko hodi iraizle batek osatzen dituzte. Guruin apokrino hauek desagertzen ari dira edo ez dira oso garrantzitsuak gizakietan, ez dira oso ugariak eta besapean, perineoan, pubisean eta kanpo entzumen hodian kokatuak daude. Guruin hauek dira feromonak jariatzeaz arduratzen direnak. Ugatza, izerdi guruin apokrino eraldatu bat da. Izendi guruin apokrinoek besapea eta sexu organoak bezalako tokietako usai bereizgarriaren arduradunak diren substantzia oso usaintsuak sortzen dituzte. Batzuetan gorputzeko usai hauek oso higuingarriak dira higiene pertsonal falta dagoenean azalean dauden bakterioekin nahastean. Umeek nerabezaroan sartu aurretik helduen ezberdina den usai bat dute ez baitute izerdi apokrinorik sortzen eta euren bilgorra jariatzea txikiagoa baita.
Izerdi guruinen hantura hidradenitis deitzen da.

2.Bilgor guruinak
Bilgor guruinak, erdiko dermisean daude, eta, enbrioian, folikulu iletsuaren gemazio bezala, haurdunaldiko laugarren hilabetean garatzen diren lipidoz beteriko zelulez osatuak daude.
Guruin hau bilgorra sintetizatzen duelako bereizten da, funtzio bezala, azalaren kanpoaldea babestu eta olioztatzea duen substantzia lipidikoa dena.
Guruin jariatze hau, etengabea da, folikulu iletsuaren zikloaren anagenean, pixka bat nagusi delarik. Lobulu bakoitzaren jariatzea, holokrinoa da, hau da, zelula indibidualen hausturaz, akrinoetatik kanal iletsuan amaitzen den bilgor hodi nagusira drainatuz.
Guruin hauek, larruazal osoan daude, esku uharretan eta oinen azpian izan ezik, aurkitzen diren tokiaren arabera, tamaina eta kopuru ezberdina dutelarik: aurpegian eta larruazal iletsuan, handiak eta ugariak dira (400 eta 900 bitartean zentimetro karratuko), enborrean, txikiak dira, eta ez hain ugariak, toraxaren aurrealdean eta bizkarraren erdialde inguruan gehitzen direlarik.
Mikroskopio elektronikoan, guruin zelula periferikoek, filamentuak dituztela ikus daiteke, euren jatorri epidermikoa islatuz, baita lipido urria ere. Lipidoak eratzen diren heinean, glukogenoa agortzen doa, tonofilamentuak mugitzen doaz eta zitoplasma bakuolaz betetzen da. Zelulan, bakuolak euren artean elkartzen dira, ohikoarekiko, euren tamaina ehun bider handituz, gorputz arraroko zelula itxura hartuz. Beranduagoko etapa batean, mintz desantolatzen da eta zelula hautsi egiten da, bere edukia bilgor kanalera isuriz.