lunes, 30 de noviembre de 2009

LARRUAZALA

Gizakien eta animalien gorputza ia osorik estaltzen duen mintz lodi, erresistente eta malgua da. Haren pisu totala 5kg ingurukoa da eta gainezarritako hiru geruzaz dago osatua: epidermisa, dermisa eta hipodermisa.
Azala ingurunearen kontrako lehen defentsa-hesia da. Gorputz osoa bildu eta eusten duen geruzak, iragazgaitza izateaz gain, bakterioen kontrako barrera gisa jokatzen du eta eguzki-izpi kaltegarrien kontra babesten gaitu, baita gainerako espezietatik ezberdina izatea eragiten du. D bitamina azalean sortzen da eta kolpeak ere berak indargetzen ditu. Gainera, azalak gorputzaren tenperatura erregulatzen laguntzen du, bai izerdia kanporatuz, baita kapilarrak dilatatu eta odol beroa azaleratuz ere.
Oso inportantea da norberak bere azala zaintzea, adinaren salatzaile nagusia da eta. Denetarik janez eta kantitatea kontrolatuz, posible da ispilua urte batzuez engainatzea.

EGITURA

Azaleko zelulak hilero berriztatzen dira gazteago diren beste batzuetatik eta guk, azala igurztean edo lehortzean, nahi gabe erauzten ditugu hildako zelula horiek guztiak. dit

• Epidermisa: Larruazalaren kanpoko geruza, ez-baskularra, dermisaren gainean kokatua eta zenbait azpi-geruzaz osatua: geruza korneoa, gardena, pikorduna, mukosoa edo arantza-geruza (edo Malpighirena) eta basala edo oinaldekoa. Keratinaz osatuta dago eta haren funtzioa gain gaineko hildako zelulak etengabe zelula berri gazteekin ordezkatzea da.

• Dermisa: Larruazaleko epidermis eta hipodermisaren arteko geruza da, lehenengoari gainalde gandortsu eta zimurraren bidez itsatsita dago. Zimurrak lerro kurbatuetan antolatuta daude eta hatz-markak bezain espezifikoak dira. Zimurrei esker, esku eta oinen azala ez da irristagarria eta gu gai gara objektu txikiak hartu eta mugimendu finak egiteko. Kolageno eta elastinaz osatuta dago, horri esker sendoa eta elastikoa da, eta bertan daude nerbio-zuntzak -ukimenaren, minaren, hotzaren eta beroaren errezeptoreak, ileen folikuluak, gantz-guruinak, odol-kapilarrak eta gorputzaren tenperatura erregulatzen duten izerdi-guruinak. Dermisaren goialdera, zeluletara oxigenoa garraiatu eta hondakinak jasotzen dituzten milaka kapilar iristen dira.


• Hipodermisa: Dermis sakonaren azpian kokaturiko geruza da. Gantz-ehunez osatuta dago, trenkada konektibo elastikoek mugatzen dituzten zelula adiposoz betetako lobuluak eratuz.

LARRUAZALAREN ORGANOAK

Hainbat anexo kutaneo, hala nola, ilea, azazkalak gantz guruinak eta izerdi-guruinak larruazalaren menpe daude.

1.Ilea

Ugaztunen larruazalean hazten den hari-formako luzakin epidermikoa.
Ileak baditu hainbat atal, argazkian ikus dezakegunez, ileak alde aske bat du eta bestea, sustraia, epidermisari txertatuta dagoena.
Ile-folikulu edo erraboila, epidermisaren inbagazio bidez eratutako hodi-formako zorroa da, ilearen oinaldea inguratzen duena; Ile-papila, ile-folikuluaren hondoaren erdialdean, gorantz proiektatzen den dermis-zatia; Ile-zorro, ilean, sustraiaren hurrengo zati sendoa da; Ile-zutitzailea, ile sustraian dagoen muskulua, uzkurtzean ilea zutiarazten duena.
Mikroskopioari esker jakin dezakegu zelan hiru geruzaz osatuta dagoela: kutikula, substantzia kortikala eta medula (barru-barrualdekoa).

Gizonen eta emakumeen ileak oso ezberdinak dira, bai kalitateagatik, bai dimentsioagatik eta sakabanatzeko eragatik. Gizonen ile kopurua altuagoa da eta gorputz osoan zehar bananduta dago, esku-zabalak, oin-zolan, genitaleko hainbat lekutan eta atzamarreko behealdean izan ezik.
Ilearen kantitatearen areagotze patologikoari, hipertrikosia esaten zaio. Normalean, emakumeen eta haurren ilea, fina eta leuna da. Ileak fase batzuk ditu: hazkunde fasea (anagenoa), pausatze fasea (telogenoa) eta erdiko fasea (katagenoa).

Elikadura ez orekatua eraman ezkero, esaterako, bitaminen eta gatz mineralen kontsumo apurragatik, aldakuntza kutaneoak eragin ditzake; horrekin batera, poroetan (ilea gainazalera ateratzen den gunea), ilearen sustraiari lotutako guruin sebazeoaren metabolismotik datozen hondakinak pilatu daitezke. Horrek eragin handia izan ditzake ilearen galeran, adibidez. Batzuetan, faktore hauek higienearen gabeziarekin elkartuta, bakterio eta onddo batzuen agerpena sorrarazi dezake.
Konklusioz, ezinbestekoa da ilearen garbiketa (astero bitan gutxienez) egitea eta dieta orekatua eramatea horrelako arazoak saihesteko.

2. Errezeptoreak

Nerbio errezeptoreak dermisan edo haren azpian aurkitu ditzakegu. Haien bukaera zuntz urduriaren hasiera da azaleraino ailegatzen dira bertan sentitutakoa aldarrikatzeko.
Larruazalaren errezeptoreak honakoak dira ukimen-diskoak (Merkel-en
diskoak), ukimen-korpuskuluak (Meissner-en korpuskuluak), korpuskulu ijetziak (Pacini-ren korpuskuluak) eta beroarei sentikorrak diren korpuskuluak (Ruffini):

1. Paciniren korpuskuluak, tendoien muskuluetan eta artikulazioetan kokatutako presioaren errezeptoreak dira. Haien gehiegizko estimulazioak, mingarriak diren sentsazioak eragin ditzake. Oboide itxura dute eta hainbat geruzek osatzen dituzte, horrez gain duten ehun konjuntiboa zuntz urduria inguratzen du, babesteko.
2. Ruffiniren korpuskuluak esku-zabalean eta oinetako atzamarretan aurkitu ditzakegu, batik bat. Errezeptoreak dira, beroari sentikorrak, forma zilindrikodunak eta ehun konjuntiboz osatuta daude.
3. Meissnerren (Georg Meissner) korpuskuluak ukimen errezeptoreak dira, oboide forma dute eta zuntz urduria inguratzen du kiribil forman. Ilea, esku-zabal, ezpainen, mingainaren… bidez.
4. Krausen korpuskuluak, esfera itxura duten, errezeptore hotzari sentikorrak dira.

Bukaera urduri askeak, zesta batzuetan bukatzen dira, folikulu pilosoetan, hain zuzen ere.
Errezeptore hauengatik jasotako estimuluak, nerbioen sustrai sentikorretatik abiatuak izaten dira eta gero medularen fastikuluetatik.
Bultzadak, bide sentikorrari eta areagotzen dira Bulboraino heldu arte, elkargurutzatzen dira eta areagotzen jarraitzen dute talamo optikoetatik pasatzeko, garunazalaren sentikor prostolandikoetara ailegatzeko.

2. Azazkalak

Hatzen bukaera babestu eta estaltzen duen epidermisaren deribaziotik sortutako estaldura erdi gardena, fina eta elastikoa da. Egunero gutxi gora behera 0,01 zentimetro hazten dira eta, beraz, azkazalak denbora guztian eraldatzen eta berriztatzen doaz.
Gizakiok hogei azazkal ditugu, esku zein oinetan eta honela osatuta daude:
 Matrizea: azazkala hazten den gunea, larruazalaren azpian.
 Eponikio (kutikula): larruazal azazkalarekin egiten duen tolesduraren xingola estua da. Gorputz ungealaren oinarrian amaitzen da.
 Gorputz ungeala: azazkalez ezagutzen dugun egitura korneoa da; keratinaz osatutako egitura gogorra eta zeharrargitsua.
 “Lecho ungueal”: azazkala azpian dagoen ehun eransgarria da, atzamarrarekin elkartzea eragiten duena.
 Ilargizka: zuridun partea da erdi-ilargi itxura duen zuridun partea da. Atzamar guztiek ez dute. Ilargizka matrizearen bukaera da, hortaz, ikus daitekeen azazkalaren atal bizia da. Gainerako gorputz ungeala, hildako zelulaz osatuta dago.

Haien funtzioa azpiko larruazal sentikorra babestea da, erabilgarria ere ukitzeko eta hazka egiteko. Horrez gain, oso inportantea da hauek beti garbi mantentzea, bertan metatu daitekeen zaborra oso kutsakorra izan daitekeelako.

3. Guruinak

Guruina, hormonak bezalako substantziak sintetizatzeko funtzioa duen organo bat da, ondoren, substantzia horiek, odolean askatzeko (guruin endokrinoak) eta gorputzeko barrunbe baten barnean edo honen kanpoko azalean (guruin exokrinoa). Guk aztertuko ditugunak, guruin exokrinoaren barruan sailkatzen dira: izerdi-guruina eta bilgor-guruina.

1.Izerdi guruinak
Izerdi guruinak dermisean kokatuta dauden hodi formako guruin batzuk dira eta hodi luze eta meheez osatuak daude, beheko muturretik itxiak eta kiribilduak daudenak. [Ikusi irudian] Kanpoalderantz irekitzen diren poroetatik izerdia jariatzen dute, koipe soberakin likidoa, gazi zaporekoa eta pixaren antzeko egiturarekin.
Izerdi guruinek bilgor guruinekin, ile folikuluekin eta azazkalekin, fanerak edo azaleko eranskinak eratzen dituzte.
Izerdi guruinak honako mota hauetan banatzen dira:
• Izerdi guruin ekrinoak: zuzenean azalean amaitzen diren glomerulu jariatzaile eta hodi iraizle batekin osatuak daude. 600 izerdi guruin daude azaleko zentimetro karratu bakoitzeko, pilaketa askoz handiagoa dagoelarik esku ahurretan, oin zoletan eta aurpegiaren aurrealdeko zatian. Egunean litro bat izerdi jariatzen du baldintza normaletan eta 10 litro galtzera iris daitezke muturreko baldintzetan. Izerdi guruinek funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte metabolismo hidrokloratuan, termo-erregulazioan larruazaleko hezetasun eta izerdiaren lurrunketagatik, objektuak eskuekin hartzearekin ere lotua dagoena.
• Izerdi guruin apokrinoak: ile-bilgor folikuluan amaitzen da bere edukia kanpoalderantz irtenaz bilgorrarekin batera. Lobulu jariatzaile handi batek eta ile-bilgor folikuluan amaitzen den dermiseko hodi iraizle batek osatzen dituzte. Guruin apokrino hauek desagertzen ari dira edo ez dira oso garrantzitsuak gizakietan, ez dira oso ugariak eta besapean, perineoan, pubisean eta kanpo entzumen hodian kokatuak daude. Guruin hauek dira feromonak jariatzeaz arduratzen direnak. Ugatza, izerdi guruin apokrino eraldatu bat da. Izendi guruin apokrinoek besapea eta sexu organoak bezalako tokietako usai bereizgarriaren arduradunak diren substantzia oso usaintsuak sortzen dituzte. Batzuetan gorputzeko usai hauek oso higuingarriak dira higiene pertsonal falta dagoenean azalean dauden bakterioekin nahastean. Umeek nerabezaroan sartu aurretik helduen ezberdina den usai bat dute ez baitute izerdi apokrinorik sortzen eta euren bilgorra jariatzea txikiagoa baita.
Izerdi guruinen hantura hidradenitis deitzen da.

2.Bilgor guruinak
Bilgor guruinak, erdiko dermisean daude, eta, enbrioian, folikulu iletsuaren gemazio bezala, haurdunaldiko laugarren hilabetean garatzen diren lipidoz beteriko zelulez osatuak daude.
Guruin hau bilgorra sintetizatzen duelako bereizten da, funtzio bezala, azalaren kanpoaldea babestu eta olioztatzea duen substantzia lipidikoa dena.
Guruin jariatze hau, etengabea da, folikulu iletsuaren zikloaren anagenean, pixka bat nagusi delarik. Lobulu bakoitzaren jariatzea, holokrinoa da, hau da, zelula indibidualen hausturaz, akrinoetatik kanal iletsuan amaitzen den bilgor hodi nagusira drainatuz.
Guruin hauek, larruazal osoan daude, esku uharretan eta oinen azpian izan ezik, aurkitzen diren tokiaren arabera, tamaina eta kopuru ezberdina dutelarik: aurpegian eta larruazal iletsuan, handiak eta ugariak dira (400 eta 900 bitartean zentimetro karratuko), enborrean, txikiak dira, eta ez hain ugariak, toraxaren aurrealdean eta bizkarraren erdialde inguruan gehitzen direlarik.
Mikroskopio elektronikoan, guruin zelula periferikoek, filamentuak dituztela ikus daiteke, euren jatorri epidermikoa islatuz, baita lipido urria ere. Lipidoak eratzen diren heinean, glukogenoa agortzen doa, tonofilamentuak mugitzen doaz eta zitoplasma bakuolaz betetzen da. Zelulan, bakuolak euren artean elkartzen dira, ohikoarekiko, euren tamaina ehun bider handituz, gorputz arraroko zelula itxura hartuz. Beranduagoko etapa batean, mintz desantolatzen da eta zelula hautsi egiten da, bere edukia bilgor kanalera isuriz.

Funtzioak

Larruazalak honako funtzio hauek betetzen ditu: batetik, gorputza kanpoko eraginetatik (kolpe, birus, eguzkitiko argi, etab.etatik) babesten du; bigarrenik, azaleko lurrinketaren bidez gorputzeko tenperatura erregulatzen du inguruneko giroaren arabera; eta hirugarrenik, izerdiaren bitartez toxinak kanporatzen ditu. Gainera, larruazalean D bitamina eratzen da eguzki-izpien eraginari esker.
Hainbat funtzio betetzen dituzte:
1) GORPUTZA BABESTU:
Geure gorputza kanpoaldeko mundutik babesten gaitu. Esaterako, arazo traumatikoetatik.
2) TENPERATURA ERREGULATU:
Indibiduoak behar duen 37 gradu inguruko tenperatura konstantea erregulatu egiten du. Bihotz periferikoa esaten zaio.
3) ZENTSAZIOAK HAUTEMAN:
Funtzio honen bidez, beroa, hotza … etab. sentiarazten dugu. Horrexegatik Harun periferikoaren izena ematen zaio.
4) DEPOSITO:
Substantzia ugariren gordelekua da: adibidez, mineralena, substantzia organikoena, hormonena, bitaminena …
5) TOXINAK KANPORATU:
Substantzia desberdinen kanporaketa izerdiaren eta jariaketa sebazeoaren bitartez.
6) ANTIMIKROBIANA:
Organismoaren lehen babes defentsa da eta barrera moduan jarduten du. Oztopo hau apurtu ezkero, infekzioak sorrarazi daitezke.
7) MELANOGENA EDO PIGMENTAZIOA:
Epidermisaren oinarrizko geruzan zelula melanogenak daude, melanina sortzen dutenak, larruazalari tonu desberdinak ematen diote, honela hainbeste larruazal kolore desberdin antzeman ditzakegu:
Arraza zuria: melanina gutxiago eta babes gutxiago ere.
Arraza horia
Arraza beltza: melanina gehiago eta babes gehiago ere.
Pigmentu hauek eguzkiaren izpietatik babesten gaituzte. Albinoak direnak, ez daukate pigmenturik, hori dela eta, eguzkia saihestu behar dute, erredurarik eta larruazaleko minbizirik ez biziarazteko.
Pigmentazioa handitu egiten da udan eta txikitu egiten da neguan. Larruazal zuria eta sentikorra duten pertsona errubiak, kaskagorria eta umeena, udan irazki eta eguzki-pantaila duten brontzeztatzeekin babestu beharko zuten euren larruazala.
Larruazalaren kolorea aldakorra da oso; kolore iluna epidermiseko geruza sakonenetan dauden melanozitoek sortarazten duten pigmentuari, melaninari alegia, zor zaio.

Prebentzioa

Larruazala kanpoaldetik nahiz gorputzeko beste organo batzuetan kalte sor dezaketen eragile batzuetatik babesten gaitu. Hala eta guztiz ere, eginkizun babesle garrantzitsua bete arren, larrua ondoezak jasa ditzake. Horretarako, saiatu behar gara ondoez horiek prebenitzen.
Larruazala zaintzearen helburua itxura atsegina eta gaztea erakustea baino gehiago da. Azalaren egoera onean eta itxuran kaltea eragin dezaketen arazo ugari dago, gure bizitza-kalitatea galzorian jartzeko moduan.

Prebenitzeko aparteko metodoak
• Sendabelar batzuk arazo asko arintzeko gai dira, eta larruazal osasuntsua mantentzen laguntzen dute. Aloe-landareak erreduren aurkako eragin orbaintzaileak ditu, ilenak bezala. Santiago belarrak, ezkiak eta zain-belarrak, ordea, hanturaren kontrako ezaugarriak dituzte.

Larruazal sentikorra baldin baduzu, lehortasuna eta alergiak jasateko joera duena, hobe duzu industria-elikagai gutxi jan, gehiegizko izerdia ekidin, beti xaboi neutroak erabili eta transpiratzeko aukera uzten duen arropa jarri.
• Tratamendu dermatologikoak (etiologikoak eta sintomatikoak)
• Tratamendu topikoa (Ad.:kremak...)
• Kimioterapia eta antibiotikoak (teknika berriak)
Dena dela, hauen kontsumo ugaria, alergiak sor ditzake. Hortaz komenigarriena beti, egunero ondo garbitzea da.
Hainbestetan aipatu dugun higienea:
Lan osoan zehar hainbestetan aipatu izan dut oso-oso garrantzitsua dela, larruazala garbi mantentzea.
Geure azala, organismoa eta kanpoko ingurumenetik babesten gaituen larruazala da. Horrek esan nahi du faktore eragile asko, bai fisikoak, bai kimikoak eragintzen diotela.
Larruazal desberdinak existitu egiten dira:
a) Larruazal koipetsua: izerdi gehiegi jariatzeagatik
b) Larruazal idortea: izerdi-guruinen eta bilgor-guruinen hipofuntzioagatik
c) Normala: guruinak ondo funtzionatzen dutenean.
Zeure larruazala ze motatakoa den ez jakin ezkero, espezialista betengana joan eta hark gomendatuko dizu zelan eta zerekin garbiu behar duzun, ze nolako krema hartu behar duzun, zenbatero... Gaur egungo garapenarekin, merkatuetan edozein produktu farmazeutiko lor dezakezu.

Larruazaleko gaixoatsunak


Ohikoen diren gaixotasunak, hauek dira:
 Aknea
Arazo sarrienetako bat aknea dugu. Hormona-aldaketekin lotzen da eta nerabezaroan dugu oso ezagun, baina bizitzaren beste aro batzuetan ere ager daiteke. Aknea sebo-guruinek gantz gehiegi jariatzean agertzen da. Horrela, ile-folikuluetan tapoiak sortzen dira, eta horren ondorioz garauak eta zaldarrak agertzen dira.

Akne kontuan larritasun ezberdineko kasuak azaltzen badira ere, erronkarik handiena garauak ez gaizkoatzea da. Horretarako lehendabiziko araua higiene arduratsua da, sarria baina ez gehiegizkoa, eta produktu bereziak erabiltzea ere bai.

Ilea aurpegitik aldenduta mantendu beharko da, larruazala ez zikintzeko, eta garauak ez dira ukitu behar izango. Normalean aknea kentzeko orduan eguzkia onuragarria izan ohi da, baina zenbaitetan errebote-efektua ere gerta daiteke. Elikadurak aknea kalte dezake; beraz, hobe da elikadura orekatu eta anitza izatea, elikagai batzuk erabat debekatu behar izan barik.


 Urtikariak, alergiak eta ekzemak
Urtikariak agertzea ere oso maizko arazoa da. Larruazaleko gorriuneak, azkurak eta hanturak, horiek dira gaixotasun honen ezaugarriak. Sarri askotan kanpoaldeko faktoreekin loturik joaten dira, hala beroarekin nola hotzarekin. Zenbait elikagai edo botika jan izanagatik ere azal daitezke, edota arazo psikologiko batzuen sintoma izan daitezke. Emakume gazteek arazo hau sarriago jasaten dute. Ikaragarri bizkor agertzen den arren, ordu gutxiren buruan desagertu egiten da. Prebenitzeko neurririk onena faktore eragilea albo batera uztea da, ezaguna baldin bada. Kasu batzuetan antihistaminikoak erabiltzea gomendatzen dute.

Ekzemak, beste aldetik, alergiekin loturik joan ohi dira. Estresa arazoa hasteko faktore garrantzitsu bat da. Gaixotasun honetan azkura eta ezkatatzea jasaten dira.

Arazo larriagoak sortzen dituztenak:

 Psoriasi mota batzuk jasateko orduan estresak ere zerikusi handia dauka. 1000 lagunen artean 8 dira gaixotasun hau sufritzen dutenak. Psoriasia zera da, larrua bizkorregi berritzen dela, eta horregatik hildako zelulak ezin dira apurka-apurka erori. Horren ondorioz, gaixotasunaren ezkatatze tipikoa agertzen da. Estresaz gain, argia, hotza, zenbait infekzio eta alkohol gehiegi edatea gaixotasuna areagotzeko faktoreak dira. Kirola egiteak, erlaxatzeko teknikak ezagutzeak, olo-bainuak hartzeak eta eguzkitara neurrian jartzeak gaixotasuna arintzen laguntzen dute, botikekin batera.

Dieta funtsezko elementua da azala gaitzetatik libre geratzeko. Elikadurak C bitamina asko izan behar du, fruituetan eta barazkietan izaten dena; E bitaminan ere oparoa izan behar du. Gogora dezagun E bitamina hazietan, landare-olioetan eta fruitu lehorretan izaten dela; Azkenik A probitamina edo betakarotenoak aipatu behar ditugu, eta fruitu horietan eta laranjatuetan topa ditzakegu.

Beste gaixotasun batzuk:
 Herpes sinplea: ezpainetan edo ahoan sortzen den infekzioa.
 Kandidiasisa: aluko infekzioa
 Hiperhidrosia: gehiegi izerdi egiten duzunean, berorik egin gabe.
 Kloasma: larruazalean martxak agertzen direnean.
 Larruazaleko onddoak
 Erredura: egun berotsu batean eguzkiaren aurrean denbora luzean azaltzeagatik sortzen da
 Dermatitis Atopikoa. Larruazaleko hantura
 Melanoma: Larruazaleko minbizia
 Eskabiosia edota hazteria (sarna): parasito batek eragindako hazkura.
 Fotosentsibilitatea: larruazala argira sentibera denean.
 Ilearen galera edota alopezia
 Haurren exantema: saranpioia, barizela, errubeola …
 Keloidea: gehiegi hazi den ebakiondoa.
 Errosazeoa: aurpegiko atal batzuen hantura.

Larruazalaren transplantea



Transplantea, gorputz batetik bete batera organo bat lekuz mugitzeko teknikari esaten zaio. Kasu honetan organo hori larruazala izando litzateke.
Azken urte hauetan, medikuek hainbat kasutan jarraitu behar izan duten prozesua da. Batetik, aurpegia erabat txundituta geratu denean ezagutu dugu eta bestetik, gorputzeko edozein atal berreraikitzeko orduan.
Kontuan izan behar da, beti ere, emailearen organoa osasuntsua eta hartzailearena kalteturik daudenez burutzen dela operazioa ebakuntza-gelan. Organo berriak hartzailearen gorputzarekin ahalik eta kidetasun immunologikorik handiena eduki behar duela errefusarik ez gertatzeko, hau izanda oso konplikazio larria eta prozesu guztiaren porrota izan daitekeelako. Errefusaren aukerak murrizteko, paziente hartzaileak transplantea jaso ondoren farmako immunosupresoreak hartu behar izaten ditu, normalean bat baino gehiago. Medikazio honek, beste alde batetik, albo-ondorio ugari dakartza, eta hauetako nagusiak prebenitzeko beste farmako batzuk ere hartu behar dituzte.
Espainian badago zirujau oso on bat Cavadas deiturikoa nor aurpegiaren larruazala berriz eraiki dituena operazio oso arriskutsu eta zailetan, gaixoak zoriontasuna berriz ezagutu dezan.

• Zaharra izatea ala larruazala zaindu gabe edukitzea?


Zer gertatzen zaio azalari zahartzean? Denborak aurrera egin ahala, azaleko zelulak gero eta astiroago berritzen dira, hildako zelulak metatuz epidermisa loditu egiten da, dermiseko kolageno-zuntzak hondatu egiten dira, hidratazioa murriztu egiten dira eta grabitateak geruza ez-zurrunak beherantz erakartzen ditu. Hau da, azalean zimurrak sortzen dira eta erori egiten da.

Eguzkia da azala zahartzearen erantzule nagusia; bere eragina bi herenekoa dela kalkulatzen da. Zehazkiago esanda, UVA izpiak dira azala zahartzearen erantzule. Horregatik dituzte marka handiagoak aurpegiko eta eskuko azalak gorputzeko gainerako azalak baino.

Gorputzak badaki Eguzkiaren kaltea zuzentzen, baina konponketa ez da betiko izaten. Eguzkiaren eragina metatzailea da eta, horregatik, markak geratzen dira. Horrexegatik kremak erabiltzen ditugu. Noski, bizimoduak eta bizi-kalitateak ere eragiten dute azalaren zahartze goiztiarrean eta, dirudienez, gainera, elikadurak aparteko eragina du.

Elikaduraren garrantzia azalean:

Adituek kalkulatzen dutenaren arabera, azaleko lesioen % 32 elikadura-ohiturekin esplika daiteke. Gakoa gaur egun kosmetika-produktuetan hainbeste goraipatzen diren antioxidatzaileak izan daiteke.

Antioxidatzaileak, oxigeno-molekula batek beste elementu batekin erreakzionatzen duenean, oxidazioa deritzon erreakzioa gertatzen da. Erreakzio hori fenomeno naturala eta ezinbestekoa da, baina azaleko zelulak hondatzen dituen hondakinak sortzen ditu. Gorputzak baditu hondakin horiei aurre egiteko defentsa-mekanismoak, baina elikagai batzuetan dauden antioxidatzaileek joera hori indartu egiten dute.

Modan dagoen ikerketa-arloa da antioxidatzaileena eta, ikerketa guztien emaitzekin, erraz osatzen da zimurrak gutxitzeko elikagaien palmaresa. Elikagaiak hamar taldetan banatzen dira: esnekiak, haragia, arraina, zerealak, lekadunak, barazkiak, fruituak, gantzak, azukreak eta alkohola.

Azala zahartzearen kontra eragin handiena duten elikagaiak hauek dira: arrautzak, jogurtak, lekadunak, barazkiak (batez ere hosto berdedunak, hala nola, espinakak, alberjinia, tipula, baratxuria, zainzuriak...) intxaurrak, olibak, gereziak, mahatsa, meloia, fruitu idorrak, sagarrak eta udareak, zereal-ogia, urdaiazpikoa, tea eta ura.

Fruituak, barazkiak eta teak polifenol-iturri dira eta polifenolak ere antioxidatzaile garrantzitsuak dira, C eta E bitaminak baino eraginkorragoak. Kaltzioa, fosforoa, magnesioa, burdina eta zinka mineralak ere, esaterako, antioxidatzaileak dira.

Alderantziz, antioxidatzaile gutxi duten elikagaiak haragi gorriak (batez ere txarkuteria), azukreak (edaria gozoak, pastelak eta izozkiak), patata eta esne osoko esnekiek. Arraina ere ez da zimurrak ekiditeko elikagai egokia, omega 3 gantz-azido asko duelako; izan ere, gantz hori oxidatzaile handia da. Hortaz, badakizu zer egin behar duzun beti egoteko.