lunes, 30 de noviembre de 2009

1.Ilea

Ugaztunen larruazalean hazten den hari-formako luzakin epidermikoa.
Ileak baditu hainbat atal, argazkian ikus dezakegunez, ileak alde aske bat du eta bestea, sustraia, epidermisari txertatuta dagoena.
Ile-folikulu edo erraboila, epidermisaren inbagazio bidez eratutako hodi-formako zorroa da, ilearen oinaldea inguratzen duena; Ile-papila, ile-folikuluaren hondoaren erdialdean, gorantz proiektatzen den dermis-zatia; Ile-zorro, ilean, sustraiaren hurrengo zati sendoa da; Ile-zutitzailea, ile sustraian dagoen muskulua, uzkurtzean ilea zutiarazten duena.
Mikroskopioari esker jakin dezakegu zelan hiru geruzaz osatuta dagoela: kutikula, substantzia kortikala eta medula (barru-barrualdekoa).

Gizonen eta emakumeen ileak oso ezberdinak dira, bai kalitateagatik, bai dimentsioagatik eta sakabanatzeko eragatik. Gizonen ile kopurua altuagoa da eta gorputz osoan zehar bananduta dago, esku-zabalak, oin-zolan, genitaleko hainbat lekutan eta atzamarreko behealdean izan ezik.
Ilearen kantitatearen areagotze patologikoari, hipertrikosia esaten zaio. Normalean, emakumeen eta haurren ilea, fina eta leuna da. Ileak fase batzuk ditu: hazkunde fasea (anagenoa), pausatze fasea (telogenoa) eta erdiko fasea (katagenoa).

Elikadura ez orekatua eraman ezkero, esaterako, bitaminen eta gatz mineralen kontsumo apurragatik, aldakuntza kutaneoak eragin ditzake; horrekin batera, poroetan (ilea gainazalera ateratzen den gunea), ilearen sustraiari lotutako guruin sebazeoaren metabolismotik datozen hondakinak pilatu daitezke. Horrek eragin handia izan ditzake ilearen galeran, adibidez. Batzuetan, faktore hauek higienearen gabeziarekin elkartuta, bakterio eta onddo batzuen agerpena sorrarazi dezake.
Konklusioz, ezinbestekoa da ilearen garbiketa (astero bitan gutxienez) egitea eta dieta orekatua eramatea horrelako arazoak saihesteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario