lunes, 30 de noviembre de 2009

• Zaharra izatea ala larruazala zaindu gabe edukitzea?


Zer gertatzen zaio azalari zahartzean? Denborak aurrera egin ahala, azaleko zelulak gero eta astiroago berritzen dira, hildako zelulak metatuz epidermisa loditu egiten da, dermiseko kolageno-zuntzak hondatu egiten dira, hidratazioa murriztu egiten dira eta grabitateak geruza ez-zurrunak beherantz erakartzen ditu. Hau da, azalean zimurrak sortzen dira eta erori egiten da.

Eguzkia da azala zahartzearen erantzule nagusia; bere eragina bi herenekoa dela kalkulatzen da. Zehazkiago esanda, UVA izpiak dira azala zahartzearen erantzule. Horregatik dituzte marka handiagoak aurpegiko eta eskuko azalak gorputzeko gainerako azalak baino.

Gorputzak badaki Eguzkiaren kaltea zuzentzen, baina konponketa ez da betiko izaten. Eguzkiaren eragina metatzailea da eta, horregatik, markak geratzen dira. Horrexegatik kremak erabiltzen ditugu. Noski, bizimoduak eta bizi-kalitateak ere eragiten dute azalaren zahartze goiztiarrean eta, dirudienez, gainera, elikadurak aparteko eragina du.

Elikaduraren garrantzia azalean:

Adituek kalkulatzen dutenaren arabera, azaleko lesioen % 32 elikadura-ohiturekin esplika daiteke. Gakoa gaur egun kosmetika-produktuetan hainbeste goraipatzen diren antioxidatzaileak izan daiteke.

Antioxidatzaileak, oxigeno-molekula batek beste elementu batekin erreakzionatzen duenean, oxidazioa deritzon erreakzioa gertatzen da. Erreakzio hori fenomeno naturala eta ezinbestekoa da, baina azaleko zelulak hondatzen dituen hondakinak sortzen ditu. Gorputzak baditu hondakin horiei aurre egiteko defentsa-mekanismoak, baina elikagai batzuetan dauden antioxidatzaileek joera hori indartu egiten dute.

Modan dagoen ikerketa-arloa da antioxidatzaileena eta, ikerketa guztien emaitzekin, erraz osatzen da zimurrak gutxitzeko elikagaien palmaresa. Elikagaiak hamar taldetan banatzen dira: esnekiak, haragia, arraina, zerealak, lekadunak, barazkiak, fruituak, gantzak, azukreak eta alkohola.

Azala zahartzearen kontra eragin handiena duten elikagaiak hauek dira: arrautzak, jogurtak, lekadunak, barazkiak (batez ere hosto berdedunak, hala nola, espinakak, alberjinia, tipula, baratxuria, zainzuriak...) intxaurrak, olibak, gereziak, mahatsa, meloia, fruitu idorrak, sagarrak eta udareak, zereal-ogia, urdaiazpikoa, tea eta ura.

Fruituak, barazkiak eta teak polifenol-iturri dira eta polifenolak ere antioxidatzaile garrantzitsuak dira, C eta E bitaminak baino eraginkorragoak. Kaltzioa, fosforoa, magnesioa, burdina eta zinka mineralak ere, esaterako, antioxidatzaileak dira.

Alderantziz, antioxidatzaile gutxi duten elikagaiak haragi gorriak (batez ere txarkuteria), azukreak (edaria gozoak, pastelak eta izozkiak), patata eta esne osoko esnekiek. Arraina ere ez da zimurrak ekiditeko elikagai egokia, omega 3 gantz-azido asko duelako; izan ere, gantz hori oxidatzaile handia da. Hortaz, badakizu zer egin behar duzun beti egoteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario