lunes, 30 de noviembre de 2009

3. Guruinak

Guruina, hormonak bezalako substantziak sintetizatzeko funtzioa duen organo bat da, ondoren, substantzia horiek, odolean askatzeko (guruin endokrinoak) eta gorputzeko barrunbe baten barnean edo honen kanpoko azalean (guruin exokrinoa). Guk aztertuko ditugunak, guruin exokrinoaren barruan sailkatzen dira: izerdi-guruina eta bilgor-guruina.

1.Izerdi guruinak
Izerdi guruinak dermisean kokatuta dauden hodi formako guruin batzuk dira eta hodi luze eta meheez osatuak daude, beheko muturretik itxiak eta kiribilduak daudenak. [Ikusi irudian] Kanpoalderantz irekitzen diren poroetatik izerdia jariatzen dute, koipe soberakin likidoa, gazi zaporekoa eta pixaren antzeko egiturarekin.
Izerdi guruinek bilgor guruinekin, ile folikuluekin eta azazkalekin, fanerak edo azaleko eranskinak eratzen dituzte.
Izerdi guruinak honako mota hauetan banatzen dira:
• Izerdi guruin ekrinoak: zuzenean azalean amaitzen diren glomerulu jariatzaile eta hodi iraizle batekin osatuak daude. 600 izerdi guruin daude azaleko zentimetro karratu bakoitzeko, pilaketa askoz handiagoa dagoelarik esku ahurretan, oin zoletan eta aurpegiaren aurrealdeko zatian. Egunean litro bat izerdi jariatzen du baldintza normaletan eta 10 litro galtzera iris daitezke muturreko baldintzetan. Izerdi guruinek funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte metabolismo hidrokloratuan, termo-erregulazioan larruazaleko hezetasun eta izerdiaren lurrunketagatik, objektuak eskuekin hartzearekin ere lotua dagoena.
• Izerdi guruin apokrinoak: ile-bilgor folikuluan amaitzen da bere edukia kanpoalderantz irtenaz bilgorrarekin batera. Lobulu jariatzaile handi batek eta ile-bilgor folikuluan amaitzen den dermiseko hodi iraizle batek osatzen dituzte. Guruin apokrino hauek desagertzen ari dira edo ez dira oso garrantzitsuak gizakietan, ez dira oso ugariak eta besapean, perineoan, pubisean eta kanpo entzumen hodian kokatuak daude. Guruin hauek dira feromonak jariatzeaz arduratzen direnak. Ugatza, izerdi guruin apokrino eraldatu bat da. Izendi guruin apokrinoek besapea eta sexu organoak bezalako tokietako usai bereizgarriaren arduradunak diren substantzia oso usaintsuak sortzen dituzte. Batzuetan gorputzeko usai hauek oso higuingarriak dira higiene pertsonal falta dagoenean azalean dauden bakterioekin nahastean. Umeek nerabezaroan sartu aurretik helduen ezberdina den usai bat dute ez baitute izerdi apokrinorik sortzen eta euren bilgorra jariatzea txikiagoa baita.
Izerdi guruinen hantura hidradenitis deitzen da.

2.Bilgor guruinak
Bilgor guruinak, erdiko dermisean daude, eta, enbrioian, folikulu iletsuaren gemazio bezala, haurdunaldiko laugarren hilabetean garatzen diren lipidoz beteriko zelulez osatuak daude.
Guruin hau bilgorra sintetizatzen duelako bereizten da, funtzio bezala, azalaren kanpoaldea babestu eta olioztatzea duen substantzia lipidikoa dena.
Guruin jariatze hau, etengabea da, folikulu iletsuaren zikloaren anagenean, pixka bat nagusi delarik. Lobulu bakoitzaren jariatzea, holokrinoa da, hau da, zelula indibidualen hausturaz, akrinoetatik kanal iletsuan amaitzen den bilgor hodi nagusira drainatuz.
Guruin hauek, larruazal osoan daude, esku uharretan eta oinen azpian izan ezik, aurkitzen diren tokiaren arabera, tamaina eta kopuru ezberdina dutelarik: aurpegian eta larruazal iletsuan, handiak eta ugariak dira (400 eta 900 bitartean zentimetro karratuko), enborrean, txikiak dira, eta ez hain ugariak, toraxaren aurrealdean eta bizkarraren erdialde inguruan gehitzen direlarik.
Mikroskopio elektronikoan, guruin zelula periferikoek, filamentuak dituztela ikus daiteke, euren jatorri epidermikoa islatuz, baita lipido urria ere. Lipidoak eratzen diren heinean, glukogenoa agortzen doa, tonofilamentuak mugitzen doaz eta zitoplasma bakuolaz betetzen da. Zelulan, bakuolak euren artean elkartzen dira, ohikoarekiko, euren tamaina ehun bider handituz, gorputz arraroko zelula itxura hartuz. Beranduagoko etapa batean, mintz desantolatzen da eta zelula hautsi egiten da, bere edukia bilgor kanalera isuriz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario